XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jakituri utsa dogu Jaungoikoa.

Jakituriak ez dau ezertxo alperrik egiten.

Begiak sortu ba'dagiz Jauna'k, baita ikusi al izateko argia be sortu bear; belarriak egitean, entzun al izateko otsa bere egin eban; biri edo pulmoiak emon euskuzanean, baita arnasa artzeko aizea bere emon euskun.

Begi-belarri ta biriak sortzea alperrikoa izango zan, bidenabar argi, ots ta aizea bere sortu ezpalitu.

Sentzun oneik ez eben iadetsi al izango bakoitzak bere elburua.

Zertarako begiak, ikusteko biderik baldin ezpalitz? zertarako belarriak, entzun al izateko otsik ezpalitz? ta biriak zertarako, arnasa artzeko aizerik ez izatekotan?.

Giza-soñari, ta giza-soñaren sentzun bakoitzari bere egikizuna ezarri, ta egikizun ori betetako indar ta almenez ornitu ebazan legez, baita giza-gogo edo arimari bere, egikizun eta elburua ezarri, ta elburu ori iadesteko indarrez ornitu eban.

Ezaguera edo adimena, gomutamena ta buru-jabetza emon eutsozan Jauna'k gizonari, ta ez gero alperrik.

Gogo-almenok Bera ezagutu al izan, ta jakiñez gañera jauretsi, Jauntzat artu, ta Aren esanetara jarri ta gur-egin, eta au egiñaz, ezagutu alean ezagutu, ta maite alean maite izateko emon eutsozan Jaungoikoa'k gizonari.

Jaungoikoa ez eban ezagutu al izango Bera-Beragan, ez eban, ba, onetarako ez almenik, ez biderik; izaki bidez bano; (...).